lunes, 7 de junio de 2010

martes, 25 de mayo de 2010

lunes, 3 de mayo de 2010

martes, 27 de abril de 2010

Charles Dawin

Teoria iraultzailea azaldu zuen.Horren arabera gizaki guztiok daukagu arbaso komun bat: Tximua.
Oso naturalista zen , eta munduari bira bat eman zion.Bera Iglesa zen, eta munduan zehar ibili zen aztertzen.
Bere teoria: Darwinismoa izena du.

martes, 13 de abril de 2010

1 FORMULARA ITZULI AHAL IZANGO DU 2013TIK AURRERA

Briatorek eta FIAk akordioa lortu dute

Laurentzi Garmendia 2010-04-13

0 iruzkin

Pat Symonds eta Flavio Briatore, 2013an berriro 1 Formulan?

Pat Symonds eta Flavio Briatore, 2013an berriro 1 Formulan?

Iaz FIAk bizi osorako debekatu zien Flavio Briatoreri eta Pat Symondsi 1 Formulan jardutea, 2008ko Singapurreko Sari Nagusiko manipulazioagatik. Ondoren Pariseko auzitegi batek baliogabetu egin zuen erabakia, eta FIA helegitea prestatzekoa zen. Borroka hau luze joan zitekeela eta, bi aldeak elkartu ondoren adostasun batera iritsi dira.

Hala, Flavio Briatore eta Pat Symonds ezingo dira 1 Formulara itzuli 2013a arte, eta 2011 amaiera arte ezingo dute FIAren antolakuntzapean egiten diren beste lehiaketatan parte hartu. Aurreko astean twitter-ean aurreratu genuenez, esana zuen Briatorek berehala ez zela itzuliko 1 Formulara, baina bai 2012tik aurrera "beste ardura batekin".

Erabaki honen atzean FIAko presidentearen borondatea erabakigarri izan da, Jean Todtek uste baitzuen erakundearen irudiari kalte egiten ziola liskar honek. Hala, FIAk argitaratu duen agiriak zera dio: "Briatoreren eta Symondsen borondate ona WMSCaren asmoekin bat datorrela ikusita, FIAko Presidenteak lehia legal hauen betikotasuna kaltegarria dela iritzi dio, prentsan oihartzun handia jaso duena, eta azken emaitzaz gaindi FIAren eta motor kirolaren irudirako oso kaltegarri direla. Ondorioz akordioaren konponbidea onartu du, afera honi amaiera jarriz".

FIAk dio bi gizonek beren "damu eta barkamena" agertu dizkiotela, baina Briatorek berehala ukatu du halakorik, ohar bat kaleratuz: "Berak [Briatorek] Singapurreko gertaeratako bere erantzukizun zatia onartzen du Renault F1 Teameko arduradun nagusi moduan, baina inola ere ez du onartzen bere errua gertaera haietan eta ezta WMSC-ak haren kontra hartutako erabakiak ere".

Akordioa lortu badute ere, bi aldeek bereari eusten diote.

Jasotako erantzunak: 0